[BABESTUTAKO EDUKIA]

“Dual eredua eta nazioarteko ikuspegia Mondragon Unibertsitateko myGADE graduaren ardatzak dira”

Aiurri 2022ko api. 4a, 08:00

ESTIBALITZ HERNANDEZ andoaindarra, Mondragon Unibertsitateko Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako (myGADE) Gradu Dual-aren koordinatzailea eta MIK-eko ikertzailea da. 2018tik Europa mailan, RESER sarearen lehendakari ordea da (www.reser.net).

Mundua asko aldatzen ari da, enpresa kudeaketan profilak beharko dituzte enpresek etorkizunera begira?

Bai, teknologia berriek, digitalizazioak, ekonomia globalak, jasangarritasuna eta gizarte erantzunkizunarekiko sentsibilitateak enpresak desberdin erabakiak hartu eta jokatzea eragin dute.

Zergatik eta zertarako DUAL eredua?

Estatuko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan gradu bakarra gara, lau urteko esperientzia duala izateko aukera ematen duena. Dual ereduak ikasteko modu ezberdin bat eskaintzen dio ikasleari, askoz ere praktikoagoa, Gradua bukatzerakoan 4 urteko edo 2 urteko lan esperientzia izango duelarik.

Aurtengoan zuen myGADEko ikasle guztiek DUAL ereduan ikasiko dute. Zein dira DUALean egongo diren bi ibilbideak?

Ditugun bi ibilbide DUALetan, unibertsitatea, ez da ikasteko espazio bakarra izango, enpresa batean lan egingo baitute ikasle guztiek. Gradua amaitzean, 4 urteko edo 2 urteko lan esperientzia izango duzu aukeratutako DUAL ibilbidearen arabera. DUAL+ ibilbidea aukeratzen badute esperientzia duala intentsitate haundiago batekin biziko dute, 1. mailatik 4. mailara arte. Ibilbide DUALa aukeratzen badute ikasketa enpresan 3. mailan hasiko da. Bi kasuetan Gradu Amaierako Proiektua enpresan burutuko dute.

Nazioarteko esperientziak ere inoiz baino garrantzi handiagoa hartu du, nola gauzatzen da graduan?

Ikasturte guztietan atzerriko esperientzia ezberdinak bermatzen ditugu: 1. mailan Europara “Basque Companies abroad” programaren baitan, 2. mailan inter-campus erronka bat dago, atzerriko unibertsitateekin batera, 3. mailan hilabeteko egonaldi bat egiten dute, New York, Mexico, Costa Rica, India eta Dublin-en, kasuan kasu, eta 4. mailan atzerriko unibertsitate baten edo/eta Gradu Bukaerako Proiektua atzerriko enpresa batean garatzeko aukera dute seihileko oso baten zehar.

Nola egokitzen dira zuen metodologiak eta klaseak enpresek eskatzen dituzten profiletara?

Ranking-ek estatuan enplegagarritasun handieneko graduen artean kokatzen gaituzte. Mondragon Unibertsitatea Euskadiko lehen enpresa-taldeko kide gara eta  horrek enpresetik oso gertu egoteko aukera ematen digu. Bestalde, konpetentzia teknikoez gain, soft skills edo zeharkako konpetentzien garapena bermatzen dugu, arazoen ebazpena, lidergoa, autonomia, talde lana, ikuspegi globala, analitikoa, kontzientea eta konprometitua, eta abar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!