Ondoren Lizarraga igoko dute, bigarren mailakoa, eta handik aldeko ibilbidea, 100 kilometrotan ia. Vianako helmugatik pasako dira, itzuli bat egiteko Aguilar Kodes gainean barrena, eta Vianara bueltatzeko. Ez dago txirrindulari azkar asko tropelean, ihesaldiak arrakasta izan dezake bertan ziklista indartsuak sartzen badira.