Andoaingo eta Asteasuko abesbatzak, kontzertu berean

Aiurri 2022ko api. 6a, 14:05

Andoaingo Udal Musika Eskolako Helduen Abesbatzak eta Asteasuko Usarrabi abesbatzak Asteasuko San Pedro elizan kontzertua eskaini zuten joan den ostiralean. Bi abesbatzek, elkarrekin, Biotz bat eta Illun-abarra interpretatu zuten. Kontzertuko zenbait abesti, aiurri.eus web gunean ikusgai daude.

Usarrabi abesbatzak, Marga Jimenezen zuzendaritzapean, honako abestiekin osatu zuen bere emanaldia:  Canticorum lubilo (JF Hendel), Goizeko izarra (JM Santesteban), Sudiko (Georgia Herrikoia), Signore delle cime (G. Marzi), Santa Lucia (Italiako doinu herrikoia), Zelta doinua (Irlandako doinu herrikoia), eta Ipaharadisi (Hego Afrikako doinu herrikoia).

Katrin Iturraldek gidatzen duen Andoaingo abesbatzak, berriz, honako kantutegia eraman zuen Asteasun: Jaiki, jaiki etxekuak (Aita Donostia), Goizian argi hastian (A. Labordes), Kaiku (A. Labordes), Alma, corazon y vida (mold. Ezkurra), Maritxu nora zoaz (Javier Busto) eta Agur Jaunak (J. Urteaga).

Kontzertuaren amaieran, bi abesbatzek bat eginik, Biotz bat (Pablo Sorozabal) eta Illun-abarra (Ignazio Mokoroa) abestu zuten. 

Hona zenbait abesti, bideoz ikusgai: 

* Asteasuko Usarrabi eta Andoaingo Abesbatza kantari, "Biotz bat":

 

* Asteasuko Usarrabi eta Andoaingo Abesbatza kantari, "Illun-abarra":

 

* Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza kantari, "Jeiki, Jeki, etxekuak":

 

* Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza kantari, "Kaiku":

 

* Andoaingo Udal Musika Eskolako Abesbatza kantari, "Goizian argi hastian":

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!