Emakumezkoak:
- 59 kilo kategoria - Txapelduna - Mirari Maqueda
- 71 kilo kategoria - Txapelduna - Allison Rivera
- Gipuzkoako Txapelduna kategoria guztietan - Allison Rivera
Gizonezkoak:
- 61 kilo kategoria - Txapelduna - Jon Kepa Cortajarena
- 67 kilo kategoria - Txapelduna - Ekaitz Cortajarena / 4. Urtzi Lusarreta
- 73 kilo kategoria - 2. Pablo Ucero
- 81 kilo kategoria - Txapelduna - Ion Sasiain / 4. Ekain Etxeberria
- 89 kilo kategoria - Txapelduna - Xabier Amonarriz / 3. Asier Gallego / 4. Jon Rodriguez / 5. David Rubio
- 102 kilo kategoria - Txapelduna - Aitor Tecedor
- Gipuzkoako Txapelduna kategoria guztietan - Ekaitz Cortajarena / 3. Ion Sasiain
Data berdinean, apirilaren 9tik 11ra, Leoneko Car-en konzentrazioa egin zen eta bertan izan ziren Eki Lizaso eta Ekain Dominguez taldekideak, Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin. Jon Ander Iriarte aritu zen entrenatzaile lanetan. Maila altuan aritu ziren bertan.
Bestalde, apirilaren 23an, Madrilen izango den Espainaiako Junior Txapelketan parte hartuko dute Jon Kepa Cortajarenak, Eki Lizasok eta Xabier Amonarrizek; entrenatzaile lanetan Batis Cortajarena izango da beraiekin. Hasi berria den Ekain Dominguez ezin izango da bertaratu; parte hartzeko gutxieneko marka martxoaren 26an egin beharra zeukan eta 5 kilotara gelditu zen; orain Leonen egitea lortu badu ere, ez diote kontuan hartzen. Halere gaztetxo honek oso denbora gutxi darama kirol honetan eta 17 urte besterik ez baditu ere, etorkizun oparoa aurrikusten zaio.