Maiatzaren 1ean abiatuko da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, Idiazabal eta Andoain herrien arteko partidekin

Aiurri 2022ko api. 16a, 09:26

Idiazabalen jokatuko da joanekoa, eta itzulikoa maiatzaren 8an Arrate pilotalekuan. Amasa-Villabona maiatzaren 15ean murgilduko da lehian, Ataun herriaren aurkako partidan. Maiatzaren 1ean ere palan eta gomazko paletan murgilduko dira andoaindarrak.

Gipuzkoako 17 herri lehiatuko dira eskuz, eta goierritarrak eta andoaindarrak izango dira final hamaseirenetan lehiatzen bakarrak. Lehen jardunaldi horretatik garaile irteten dena Alegiaren aurka lehiatuko da maiatzaren 15ean eta 22an. Txapelketa ekainaren 25ean amaituko da. Andoain eta Amasa-Villabona dira eskualdeko ordezkariak, aurtengo edizioan.

Gainerako jarduerak

Gomazko paletan hamabost, pala motzean eta larruzko paletan bederatzi eta zesta-puntan hiru herri lehiatuko dira.

Palan ere andoaindarrak izango dira lehiari hasiera emango diotenak, Oiartzun herriaren aurkako norgehiagoarekin. Maiatzaren 1ean abiatuko da lehia, Arrate pilotalekuan bertan. Irabazten duenak Deba herria zain izango du, hurrengo kanporaketan.

Gomazko paletan Andoain eta Oiartzun lehiatuko dira, final zortzirenetan. Maiatzaren 1ean hasiko da lehia.

 

2016ko edizioko argazkiak

 

Andoain-Errenteria eskuz herri arteko txapelketa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!