Alebin mailako Joxan Huici memoriala, datorren larunbatean

Aiurri 2022ko api. 17a, 09:50

Euskaldunak antolatuta, Huici memorialaren bigarren edizioa ospatuko da apirilaren 23an. Gipuzkoako ordezkaritza zabala elkartuko da Ubitarten, tartean Euskalduna eta Billabona futbol taldeko kideak.

Mutilen eta nesken mailan zortziko taldeak osatu dituzte. Bi urteko etenaldiari amaiera emango diote horrela.

2019ko edizioko argazkiak:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!