Eider Rodriguezen "Eraikuntzarako materiala" obrak irabazi du 111 Akademia Saria

Aiurri 2022ko api. 26a, 16:17

bookhunterblog

Akademiakideek Rodriguezen eleberria izendatu dute 2021eko libururik gogokoena. Hala, 111 Akademiak "Eraikuntzarako materiala" eleberria saritu du. 2022ko urtarrila eta apirila bitartean burututako hiru bozketa
txandetan. Rodriguezen lanak Itxaro Bordaren Euri zitalari esker eleberria izan du lehiakide azken bueltan.

111 Akademiak jendaurreko sari-emate ekitaldia egiteko asmoa du ekaineko bigarren edo hirugarren astean. Hona hemen saridunaren iragarpenarekin batera, erakundeak zabaldutako mezua: 

Irakurlea etsipenaren eta oroiminaren arteko eremu lausora daraman literatur lan ederra. Idazkera neurtua eta neurritsua. Estilo aparta. Hunkigarria da ikustea zer nolako eragina izan zuen aitaren heriotzak protagonistarengan, eta zein ondo azaltzen dion hori irakurleari. Sakonera handiko erauzte psikologikoa. Protagonistak bere aita definitzen duen modu berean deskribatuko du akaso hainbatek nobela hau: gazia eta mingotsa. Zalantzarik gabe, maisulana.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!