Nesken gomazko paleta txapelketa hasiko da ostiralean

Aiurri 2022ko api. 27a, 10:21

Nesken gomazko paleta txapelketa antolatu dute, Txulobi Adunako pilota elkarteak eta Behar-Zana Villabonako pilota elkarteak. Guztira 20 neskek parte-hartuko dute lehiaketan eta, bertan; Aduna, Amasa-Villabona, Alegi, Elorrio, Hernani, eta Zumaiako jokalariak izango dira. 

Guztira, hamabi jaialdi izango dira; 4 jaialdi bizkoizturik, hau da, aldi berean partidak jokatzen arituko dira Adunan eta Villabonan. Partidei dagokienez, ostiralero izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Finala ekainaren 17an jokatuko da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!