E-mobilityko langileak hilaren 25ean hasi ziren greba, oinarrizko eskubideak aldarrikatu eta lan baldintzen hobekuntzak eskatzeko. Gaurkoan, herrietatik grebaren eta bizi duten egoeraren berri emateko kotxe karabana egin dute. Adunatik hasi eta Andoain zeharkatu dute Urnieta aldera joateko. Ondoren Hernanira joan dira eta Adunara itzuli dira. Bertatik, Villabonara, Anoetara eta Tolosarako bidea hartu dute.