Aiztondo bailarako lau bertsolarik hartuko dute parte Txapelketa Nagusian

Aiurri 2022ko mai. 3a, 11:07

Oihana Iguaran eta Beñat Iguaran amasarrek, Unai Mendizabal zizurkildarrak eta Haritz Mujika asteasuarrak hartuko dute parte Bertso Txapelketa Nagusian. 

2022ko udazkenean izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Lurraldeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian izena emateko aukera. 

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irailaren 24an abiatuko da Getxon. 2005etik finalak Barakaldoko BECen egin eta gero, tokiz aldatuko da: finala egiteko baldintzak dituela aztertuta, Iruñeko Nafarroa Arenak hartuko du Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala abenduaren 18an. Arabako parte-hartzaileen izenen faltan, bertsolarien behin-behineko zerrenda argitaratu du Bertsozale elkarteak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!