Ostiral gauetik igande gauera arte A-15 errepidea itxi egingo dute

Aiurri 2022ko mai. 6a, 10:23

Ostiraleko 22:00etatik igandeko 22:00etara, 48 orduz, A-15 errepidea berriz itxiko dute, bi noranzkoetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Belabietako obrak amaitutzat emateko eta trafikoari berriz irekitzeko lan batzuk egin behar dituzte.

Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunean moztuko dute autobidea eta Iruñerako noranzkoan Andoainen, Sorabillako lotunean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, «autobidea guztiz ireki ahal izateko euste hesi bat jarri behar dugu eta tunel berrituaren elementu guztiak kontrolatzeko sistema berrikusi. Gainera, Belabietako obrek iraun duten hamaika hilabeteetan zirkulazioa bideratu den hoditik bypasseko elementu guztiak kendu behar dira».

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!