Andoaindarrak eta adunarrak elkartu diren mementoa Sarek antolatutako ekitaldian

Aiurri 2022ko mai. 7a, 10:27

Herritar ugari elkartu dira Sarek deitutako mendi martxara. Orion amaituko da eta bertan hainbat ekitaldi egingo dituzte. Argazkia andoaindarrak eta adunarrak elkartu diren unea izan da. 

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herrietan “Etxerako bidea gertu!” lelopean hamaika mobilizazio antolatu ditu Sare Herritarrak. Izan Bidea dinamikaren baitan ezarritako erronkan kilometroak batzea helburu izango dute mobilizazio hauek, urriaren 8an Donostian emango diogularik amaiera erronka erraldoi honi. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!