Loatzo musika eskolan matrikulatzeko epea zabalik dago maiatzaren 16tik 22ra bitarte

Aiurri 2022ko mai. 12a, 12:31

Loatzo musika eskolak matrikulazio kanpaina aurkezteko prentsaurrekoa eman berri du Adunako plazan. 

Ainhoa Elizondo Loatzo musika eskolako zuzendariaren esanetan, "aukera zoragarria da hau zein gazteek musikari buruz gehiago jakin eta ikasten hasteko". Esanak esan, musikari bila dabiltza, musikaz gozatzeko, ondo pasatzeko, kantatzeko, musika tresna bat jotzeko edota talde bat osatzeko.

Gogoratu matrikulazio kanpaina maiatzaren 16an hasi eta 22an amaituko dela. Informazio gehiago eskuragarri izango duzue www.loatzo.eus web atarian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!