Adarra Trail, igande honetan mendi lasterketa Adarra aldean

Aiurri 2022ko mai. 12a, 18:59

Goikoplazan hasi eta amaituko da Adarra Trail mendi lasterketaren lehen edizioa.

Proba berria martxan jarriko da igande honetan, eskualdeko korrikalarientzat aski ezagunak diren parajeetan. Igande honetan abiatuko denak ez du iraganeko lasterketarekin zerikusirik. Hori bai, Adarrako igoera berriro ere mendi lasterketen zerrendan sartuko da. Lehiak kirol jarduerari eskaintzen dion motibazio gehigarri horrekin jo eta su ariko dira lasterkariak Urnieta eta Andoain aldeko parajeetan.

Kirol Sport enpresa da antolatzailea, eta Aiurrik martxoaren amaieran elkarrizketatu zituen enpresako ordezkari diren Borja Agote eta Josetxo Berasategi. Aurten Andoaindik abiatuko da, baina etorkizunerako ez dizkiote Urnietari ateak ixten: "Aurten Andoainen hasi eta bukatuko da, baina ez dugu baztertzen etorkizunean Urnietan abiatu eta bukatzea. Andoaingo Udalari baimena bakarrik eskatu diogu, dirurik ez".

Xehetasunak

Data: Maiatzak 15, igandea

Irteera, helmuga: Goikoplaza

Ordua: 10:00.

Distantzia: 21.500 m.

Desnibela: 1.080 m.

Anoa guneak: 8 km, 14,5 km.

Izen-ematea: Adarratrail.com. Azken eguna, larunbata.

Prezioa: 38 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!