Malou Henriksen eta Julen Gabirondo Euskal Herriko sega txapelketa jokatzen ari dira

Aiurri 2022ko mai. 16a, 13:28
Malou Henriksen segan Udaben, Juantxo Lopez de Munain erakuslearekin (Argazkia: Almitza)

Asteburuan Euskal Herriko XIII. Bakarkako Sega Ligaren lehen kanporaketa jokatu zen Nafarroan, Basaburua bailarako Udabe herrian, Almitza sega elkarteak antolatuta. Eskualdeko segalariei dagokionez, emakumeetan, Malou Henriksen andoaindarra bigarren sailkatu zen Alaitz Imazen atzetik.

gizonezkoetan, berriz, Julen Gabirondo urnietarra laugarren izan zen, Jon Otegi, Mikel Lizartza eta Miel Mari Jauregi Altzo-ren ondoren.

Gabirondo segan, Joxe Antonio Gabirondo osaba, erakusle eta zorroztailea ondoan duela (Argazkia: Almitza).

 

Hurrengo hitzorduak, Altzon (ekainaren 4) eta Oiartzunen (ekainaren 11) izango dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!