Xabat Miner eta Manex Urkaregi gazteek Zegama-Aizkorri Junior lasterketan parte hartuko dute

Aiurri 2022ko mai. 23a, 21:41

Miner korrikalari gaztea. AIURRI

Miner adunarrak eta Urkaregi larrauldarrak IX. Zegama-Aizkorri Junior Trail lasterketan parte hartuko dute. Ez dute lan makala izango lasterketa egunean; 10,4 kilometro eta 1.016 metroko desnibel metatua. Horrez gain, bero handia emana dago. 

Lasterketa erdi-mailakoa izango da. Zegamako plazatik irtetzen da, eta bidexka eta mendi bide ezberdinetatik igotzen da Aizkorriren iparraldeko isurialdetik ur kanal txiki batera iritsi arte. Kanalaren ondotik arraitu ondoren Mandabideraino igotzen da, bertan kilometro batez maratoiarekin batuz. Azken jaitsiera zatia erabat koinziditzen du maratoiaren jaitsierarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!