Villabonan kamioi batek istripua eduki duela medio, ilara luzeak sortu dira Urnietan, Andoainen eta Villabonan

Aiurri 2022ko mai. 25a, 09:58

Autopilaketa luzeak sortu dira (3 km) errepidean gurutzatuta gelditu den kamioi bategatik. Andoaineko eta Urnietako errepideak kolapsatuta daude, gainezka. Segurtasun sailak adierazitakoaren arabera, denbora luzez ezingo dute kamioia errepidetik kendu eta gauera arte luzatu daiteke lana. Beraz adi!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!