Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua aurkeztu dute

Aiurri 2022ko mai. 31a, 13:46

Euskarazko kultur eskaintza oparoa bateratu eta herritarren eskura jartzeko premia ikusirik, Buruntzaldeko udalek kultur agenda bateratua sortu dute Buruntzaldea Euskaraz webgunearen baitan.

Buruntzaldeko Euskara Sailek sustatutako buruntzaldea.eus atariak hamar urtetik gora dauzka, eta eduki ugarirekin hornitu dute: euskalduntzea, eremu sozioekonomikorako baliabideak, familia transmisioa, denbora-pasak...

Komunikaziorako kanal berrien aurkezpena

Dagoeneko Buruntzaldea Euskaraz-ek baditu Twitter eta Facebook kontuak. Komunikazio kanal berriei dagokienez, gaurko prentsaurrekoan hauen berri eman dute zinegotziek:

  • Telegram kanala (Buruntzaldeko kultur agenda)
  • Instagram kanala (@buruntzaldeaeuskaraz)
  • Hileroko buletin elektronikoa

Kanal berri hauetan harpidetzea erraza izan dadin, herrietan kartelak jarriko dituzte QR bidez nahi duenak ahalik eta modu erosoenean eman dezan urratsa.

Prentsaurrekoari amaiera emateko Myriam Ulanga piano-jotzailea izan da gonbidatu berezia. Musika eskolako zuzendaria eta artista da, eta, kultur agendan jaso bezala, ekainaren 10ean kontzertua ematekoa da Basteron Easo Abesbatzarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!