"Junior mailako Zegama-Aizkorrin ere maila oso handia zen"

Mikel Arberas 2022ko eka. 14a, 07:40

Manex Urkaregi larrauldarra eta Xabat Miner adunarra, hurrenez hurren.

Manex Urkaregi larrauldarrak eta Xabat Miner adunarrak Junior mailako Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartu zuten. Larrauldarrak badu esperientzia lasterka, izan ere, atletismoan aritzen zen, eta ondoren, futbolera igaro zen.

Aurtengoan, Larraulgo herriko lasterketa egin eta, orduzgero, entrenatzen aritu da Zegama-Aizkorrin parte hartzeko. Adunarra, berriz, mendian hazi eta hezi da, haren esanetan, aitak bultzatuta. Dena den, seriotasunez mendian konfinamendu ostean hasi zen. Gainera, lasterketa gehiagotan parte hartzeko nahia azaldu du.

Zuen kabuz ala taldean entrenatzen ari zarete?

Manex Urkaregi: Entrenamendu gehienak nire kabuz egin ditut; tarteka aitarekin ere joan izan naiz. Agian, ez dut baztertzen, datorren urtean talderen batean sartzea, baina, oraingoz, udan nire kabuz lanean jarraituko dut. 

Xabat Miner: Tolosako Zumardia trail eskolako kide naiz, baina Zegama-Aizkorrin zure kabuz korritzen duzu, ez talde baten izenean. 

Nolatan erabaki zenuten Zegama-Aizkorri Junior lasterketan izena ematea?

Manex Urkaregi: Nik Instagram sare sozialean ikusi nuen eta, bapatean, izena emateko gogoa jarri zitzaidan. Egun batetik bestera, Zegama-Aizkorri Juniorren parte hartzeko erronka ezarri nion nire buruari. Ez da nolanahiko lasterketa, gure lehiakideen artean, kataluniar eta madrildar ugari zeuden, beste batzuren artean. Maila handiko korrikalariak ziren, esaterako, lehen postuan sailkatu zena Espainiako txapelduna da. Bigarrenari Salomon markak babesa ematen dio.

Xabat Miner: Zumardia trail eskolako irakasleak erronka gisa Zegama-Aizkorri jar nezakeela esan zidan. Hari horri tiraka, entrenamenduetan sentsazio onak eduki nituela medio, parte hartzera animatu nintzen. Hala ere, buruari buelta ugari eman nizkion; jakin ezazu noren aurka lehiatuko zaren edota maila emango dudan.

Prestakuntza lan handia egin zenuten lasterketan parte hartu ahal izateko?

Manex Urkaregi: Nire kasuan, izena eman nuenean hasi nintzen gogor entrenatzen. Izan ere, ordura arte, futbolean jokatzen nuenez, ezin nuen entrenamenduekin modu egokian tartekatu. Aitarekin mendira sarritan joaten nintzen, batzuetan oinez eta besteetan lasterketa, tartekatuz. 

Xabat Miner:  Zumardia klubean astean behin aritzen naiz eta irakasleak, nahi izanez gero, entrenamenduen egutegi bat egiten digu.

 

Elkarrizketa osoa irakurgai dago Aiurri hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.

Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!