Eskola Txikien festa ospatuko da, Errezilen

Aiurri 2022ko eka. 8a, 12:04

Eskola Txikien festa egingo da Errezilen. Bertan, Aiztondo bailarako, Aduna, Larraul eta Zizurkilgo eskola txikiek parte hartuko dute. Adi ibili beharko dute bertara gerturatu nahi duten pertsonek, izan ere, ezingo da Errezileraino autoz iritsi. Horregatik, aparkalekuak jarriko dituzte Bidania-Goiatzeko industriagunean eta Domusa enpresan. Handik, autobusak ibiliko dira joan-etorrian, egun osoan zehar. 

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!