Erremontea

Goikoetxea-Barrenetxea eta Ansa-Juanenea bikoteak finalerdietarako sailkatu dira

Aiurri 2022ko eka. 8a, 12:42

Finalerdietan, datorren astelehenean, Urriza-Zubirik Segurola eta Azpirozen aurka jokatuko dute eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV bikoteak Ansa II eta Juanenea izango dituzte aurkari.

Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitu da eta erabakita geratu dira finalerdietara sailkatu diren bikoteak. Azkenengo jardunaldian bi partiduetako emaitzak berdinak izan ziren. Honela, lehenengoan Urriza eta Zubirik (Larre Gain) 30-21 gainditu zituzten Ezkurra II eta Zaldua I (Gurutzeta). Bigarrengoan, Ansa eta Juaneneak, emaitza berdinarekin, irabazi zuten Segurola eta Azirozen (Petritegi) aurka.
 
Urriza eta Zubirik partida guztiak irabazi dituzte eta 20 punturekin lehen postua eskuratu dute. Ezkurra eta Zalduak zituzten sailkatzeko aukera apurrak atzo galdu zituzten eta kalean geratu dira bost punturekin. Ansa eta Juaneneak, Segurola eta Azpiroz gainditu zituzten bien arteko partida irabazita. Honela hirugarren eta laugarren sailkatu dira hurrenez hurren. Goikoetxea eta Barrenetxea (Oialume Zar) bigarren izan dira eta Aldabe eta Larrañagak (Bereziartua), sailkatzeko aukerak galduak zituzten.
 
Garaipen argia Ansarena
 
Ansak eta Juaneneak segituan erabaki zuten partida. 15-1eko emaitza eskuratu zuten lehen hamar minutuetan eta erabakia geratu zen partida. Hala ere, urdinak sei tantora hurbiltzera lortu zuten, nahiz eta beranduegi izan garaipena lortzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!