Donostiako epaitegiak Arkaitzerrekako isurketa-toxikoa ikertzeko agindu dio Guardia Zibilari

Mikel Arberas 2022ko eka. 15a, 10:04

Osagai kantzerijenoen isurketa medio, Cesar Gimeno Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako (GHK) zuzendaria eta beste 13 kargu eta enpresa batzuk inputatuko lituzkete.

Erraustegiaren funtzionamenduan delitu ekologikorik egon ote den ikertzen ari dira, GuraSOSek aurkeztutako akusazioa denbora luzez geldirik egon ostean. Gauzak horrela, magistratuak bi ikerketa abiatzeko eskatu dio Guardia Zibilaren Seprona sailari.

Kloroalkanoa, Erraustegiak, ustez, isuritako osagai kantzerijenoa

GuraSOSen arabera, epaileak onartu egin du Guardia Zibilak isurketa aztertzea; izan ere, arrainen heriotzen kausa, kloroalkanoa izeneko sustantzia toxikoa izan liteke. Zehazki, hildako aingira baten ehunean agertutako beste metal batzuen jatorria ( 0,855 miligramo) zehaztea dute xede. Era berean, segurtasun-neurriak eta neurri zuzentzaileak ezartzeko eskatzen ari dira, instalazioan gai-kutsakorrik ez dagoela bermatzeko.

Sepronak egindako txostenak dioenez, kloroalkanoa oso toxikoa da eta gizabanakoengan minbizia eta ingurumenean kalte oso larriak sor dezake. Horrez gain, debekaturiko substantzia bat dela nabarmendu dute.

Polizia espainiarrak adierazitakoaren arabera, hiri-hondakin solido (HSS) gisa kudeatu ohi diren plastikoak, gomak edo pinturak izan litezke erantzuleak; era berean horiek dira instalazioak erregai gisa erabiltzen dituen materialak.

Isuriak eragindako kalteak

2.410 orri dituen Guardia Zibilaren (UCOMA) txostenak honako hau adierazten zuen: "Segurtasun-kubetan amoniako isuri bat jazo zen, erraustegiko amonio-biltegia kargatzeko prozesuan". Arkaitzerrekan dauden "lau arrain espezieak desagertzeaz" gain, isuriak tamaina handiko animaliei ere eragin zien, eta, horien esanetan, gutxienez 15 ardi hil zirela nabarmendu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!