Gabirondo bigarren eta Henriksen hirugarren, Euskal Herriko Sega Txapelketan

Aiurri 2022ko eka. 15a, 15:15

Oiartzunen, emakumeen mailan lehian aritu ziren segalariak (Argazkia: Almitza)

Julen Gabirondo urnietarrak eta Malou Henriksen andoaindarrak parte-hartze polita osatu dute Almitza elkarteak antolatu duen Euskal Herriko Segalarien Txapelketan, eta txapelak janztetik gertu ibili dira. Gabirondo bigarren eta Malou Henriksen hirugarren geratu dira behin betiko sailkapenean, Oiartzunen asteburuan azken saioa jokatu ostean.

Horrenbestez, aurrez Udaben eta Altzon eta larunbatean Oiartzunen indarrak neurtu ostean, honela geratu dira sailkapenak, emakumezkoetan eta gizonezkoetan:

 

Emakumezkoetan:

  1. Alaitz Imaz 179
  2. Luixa Uzkudun 174
  3. Malou Henriksen 174
  4. Maide Garmendia 173
  5. Susana Lopez 166
  6. Sheyla Sarasola 164
  7. Irati Astondoa 114
  8. Ainara Otamendi 113
  9. Jugatx Agirre
  10. Graxi Elosegi
  11. Leire Murillo

 

Gizonezkoetan:

  1. Mikel Lizartza 177
  2. Julen Gabirondo 176
  3. Migel Mari Jauregi Altzo 175
  4. Jon Otegi 171
  5. Amaiur Arrospide 169
  6. Oier Urkola 168
  7. Joakin Garmendia 163
  8. Andoni Urrutia 110
  9. Pabi Astondoa 54

Gizonezkoetan Oiartzunen segan aritu ziren segalariak (Argazkia: Almitza)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!