Jardunaldi jarraiaren aldeko elkarretaratzeak Erniobean

Ainhoa Gil 2022ko eka. 20a, 13:14

Datorren ikasturtean jardunaldi jarraian aritu ahal izateko ekintza ezberdinak egin dituzte Erniobea institutuan, azken egunotan. Joan zen ostiralean elkarretaratzea egin zuten guraso, ikasle eta irakasleek, jolastokian.

Datozen egunetarako, bestalde, Hezkuntza sailarekin bilera izango du Guraso Elkarteak, jardunaldi jarraiaz hitz egiteko. Aurrez, ekainaren 21ean, asteartearekin, gurasoen arteko bilera egingo dute 18:00etan Erniobean. Bertan erabakiko dute Guraso Elkarteak zein proposamen eramango duen Hezkuntza arduradunarekin izango duen bilerara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!