Eskualdeko bertsolariak izango dira Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian

Aiurri 2022ko eka. 23a, 12:16

Atera dira, jada, 2022. urtean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu duten kideen izenak, eta tartean dira Beterri-Aiztondo aldeko zenbait bertsolari. 

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain), Beñat Iguaran Amondarain (Amasa-Villabona), Haritz Mujika Lasa (Asteasu), Oihana Iguaran Barandiaran (Amasa-Villabona) eta Unai Mendizabal jauregi (Zizurkil). Orotara,  42 bertsolari igoko dira oholtza gainera eta horietatik bost eskualdekoak izango dira.

Guztira, hamalau oholtza hartuko ditu txapelketak, eta final handia Iruñean izango da, abenduaren 18an. 

Inoiz baino gogo handiagoz hartu dute hitzordua bertsozaleek, izan ere, orain bost urte egin zen azken txapleketa. Hala, gaur jarri dira sarrera guztiak salgai, baina euskarri digitalak ezin izan dio eskariari eutsi eta konponketa-lanetan daudela iragarri dute antolatzaileek

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!