Andoaindarrek eta urnietarrek autobusa izango dute Gure Eskuren "Piriniotako Bidea" ekimenean parte hartzeko

Aiurri 2022ko eka. 28a, 13:38

Larunbatean, "Pirinioetako Bidean" hitzorduan parte hartzeko, Andoaindik autobusa arratsaldeko 18:15ean Txistokiko pasealekuko bus geltokitik irtengo da. Urnietatik, berriz, 18:30ean, Matxo taberna paretik irtengo da (18:15etarako, parte hartuko duten urnietarrei dei egin diete herri-argazkia ateratzeko). Bihar da azken eguna izena emateko.

Antolatzaileen esanetan, frontalak eta eskuko linternak ematea komeni da.  Izen-ematea irekita dago oraindik, autobusa bete arte. 

Honatx Gure Eskuk zabaldutako mezua: 

Eman al duzu izena Pirinioetako Bidean? Ez baduzu egin , orain da unea

Larunbatean, 300 gailurretik gora argiztatuko ditugu Pirinio osoan zehar. Katalan eta euskaldunok, indarrak batuta, munduari mezu argi bat bidaliko diogu: gure etorkizuna libre erabaki nahi dugu, eta horretarako, bidea argiztatzen eta urratzen jarraituko dugu! 

Erronka kolektibo erraldoia izango da. Esperientzia ahaztezina.

IZAN ZAITEZ PARTE! 

Berria egunkariak egindako mapa interaktiboan ikus daiteke zein gailur dauden beteta (berdez) eta zeintzuk ez (horiz). 

Kamiseta eskuratu nahi izanez gero, egin klik HEMEN

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!