Eñaut Urkaregi, Eneko Ugartemendia, Izaro Etxarri eta Aiala Serrano Espainiako txapelketan

Irune Alfonso 2022ko eka. 29a, 11:48

Lau txirrindulariak Valladolidera doaz Espainiako Txirrindularitza txapelketan parte hartzera. Urte osoan maila ona erakutsita, Espainiako beste kirolarien aurka neurtzeko aukera edukiko dute.

Infantil eta kadete mailako probatan parte hartuko dute. Andoain, Danena eta Oriako txirrindulari eskolekin ari dira denboraldian zehar lehiatzen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!