Melillako migranteen sarraskia medio, ostiralean elkarretaratzea deitu dute Hernanin

Aiurri 2022ko eka. 29a, 12:12

Melillako kolektiboek eta komunitate migratzaileek deialdi bateratu batera deitu dute, joan den asteburuan mugan izandako hilketak salatzeko.

Hernanin parte hartzeko deia luzatu dute Amher SOS Racismo eragileko kideek, eta uztailaren 1ean eguerdiko 12:00etan Gudarien Plazan egingo den elkarretaratzera bertaratzera animatzen dituzte herritarrak.

Arrazismoaren aurkako taldea: "Kandelekin eta loreekin joatera gonbidatzen zaituztegu, gogoratzeko, gure begirunea adierazteko eta Europa Gotorlekuan eta gainerako mugetan hildako pertsona guztiak oroitzeko. Ekarri arropa beltza, kandelak eta lore zuriak aldarerako".

Deialdiarekiko atxikimendu indibiduala eta kolektiboan parte hartzeko manifestua estekan eskuragarri: https://forms.gle/JomejTYAe66XJcH19

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!