Jaurlaritzak enpresa txiki eta ertainei zuzendutako laguntza-plana aurkeztu du

Aiurri 2022ko eka. 30a, 12:42

Eusko Jaurlaritzak gaur goizean aurkeztu die Beterri Buruntza eskualdeko enpresei hauentzat prestatutako 2022eko laguntza-plana.

Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-planak 74 programa biltzen ditu eta 600 milloi baino gehiagoko aurrekontua du. Jaurlaritzaren esanetan, helburua ekonomia suspertu eta enplegua sortzea da. Aurten I+G+b programetara eta Trantsizio Energetikora bideratutako laguntzak Eusko Jaurlaritzak ETEei zuzendutako laguntza-programen % 70 baino gehiago izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!