Arrizabalagak eta Mendizabalek E.Hko eskuz binakako txapelketa irabazi dute

Aiurri 2022ko uzt. 4a, 11:08
Nora Mendizabal eta Olatz Arrizabalaga

Olatz Arrizabalaga gernikarra eta Nora Mendizabal andoaindarra Euskal Herriko elite mailako txapeldunak bilakatu ziren atzo, Etxegarairi eta Gaminderi irabazita (22-8). Gernikarrak eta andoaindarrak nahiko errez menderatu zituzten aurkariak, partida bikaina jokatu zuten. Gizonezkoen artean, Azketa beasaindarrak eta Aldavek 17-22 irabazi zuten Eneko Labaka eta Ibarloza igantziarraren aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!