Eskualdeko txirrindulariak Espainiako txapelketan izan dira

Aiurri 2022ko uzt. 5a, 10:13

Eñaut Urkaregi, Eneko Ugartemendia, Izaro Etxarri eta Aiala Serrano Espainiako txapelketan izan ziren Valladoliden. Lehiaketa ona burutu zuten txirrindulariek.

Kadete nesken sailkapena

Izaro Etxarri nabarmendu zen bakarka, bigarren postuan sailkatuta eta podiuma eskuratuta. Aiala Serranok ere lasterketa ona egin zuen eta seigarren postuan geratu zen. Taldean, berriz, lehen postuan sailkatu ziren.

Kadete nesken sailkapena erlojupekoan

Erlojupeko modalitatean garaipena eskuratu zuten lehen postuan sailkatuta. 

Kadete mutilen sailkapena

Eñaut Urkaregi zazpigarren postua geratu zen, beraz, maila oso ona erakutsi zuen arren, podiumetik kanpo geratu da. Bestalde, taldekako sailkapenean, neskak bezalaxe, lehen postuan sailkatu dira. 

Kadete mutilen sailkapena erlojupekoan

Erlojupeko modalitatean bosgarren postuan geratu ziren eta ezin izan zuten podiumera igo. 

BTT modalitatea

Eneko Ugartemendiak arazo mekanikoak izan zituen arren, lasterketa txukuna burutu ahal izan zuen eta atzetik aurrerako bilakaera izan zuen lasterketan. 61. postuan sailkatu zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!