Bigarren jardunaldia argigarria izan da sailkapenari dagokionez. Aldabek eta Barrenetxeak Ezkurra-Juanenea bikotea gainditu zuten (30-17) eta Ansa-Azpirozek 23-30 irabazi zuten Urrizaren eta Labakaren aurka. Emaitza hauekin Urriza eta Labaka kanporaketaren atarian geratu dira, eta Aldabe-Barrenetxea IV bikoteak finalerdietara egin du jauzi.
Horiek horrela, Aldabek eta Barrenetxeak 27 tanto egin behar dituzte lehen postuan sailkatzeko. Ansak eta Azpirozek, berriz, 27 baino gutxiagotan utzi behar dituzte aurkariak finalera zuzenean joateko. Hala ere, ezinbestean egin behar dituzte 17 tanto, finalerdietarako txartela ziurtatzeko. Ansa eta Azpiroz aipatutako tanteora iritsiko ez balira, Ezkurra-Juanenean bikotearen emaitzaren menpe geratuko lirateke.
Urnietarra maila onean
Imanol Ansa txapelketa ona egiten ari da eta partidako pilotari onena izan zen. Oso ondo aritu zen, lau tanto egin baitzituen saketik, bi piloteoan eta akats bakarra.
- Aldabe-Barrenetxea IV: 8 puntu
- Ansa II-Azpiroz: 5 puntu
- Ezkurra II-Juanenea: 4 puntu
- Urriza-Larrañaga: 0 puntu