Uztailaren 9an eta 13an Estatu Batuetan izango dira Jon Erasun eta Iñaki Lizaso pilotariak

Aiurri 2022ko uzt. 8a, 13:30

Oinatz Bengoetxearen agur bira dela medio, Jon Erasun zizurkildarrak eta Iñaki Lizaso billabonatarrak San Franciscora eta Los Angelesera bidaiatuko dute. Ibai Zabala eta Oinatz Bengoetxearekin batera jokatuko dituzte partidak, biak arratsaldeko 17:00tan hasita. Bi partidak bertako Euskal Etxeek antolatuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!