Buruntzaldea Igeriketa Taldean izena emateko epea zabalik

Aiurri 2022ko uztailaren 12a

Denboraldia irailaren 19ko astean hasiko da eta master taldea, berriz, urriaren 3an. Igeriketa taldean izena emateko, gutxienez, 2014an jaioak izan beharko dute.

Eskaintza orokorra honakoa izango da: 

Igeriketa Eskolarra (Eskola kirola)2014an eta 2013an jaioak
  • Astelehenetik ostiralera bitartean, egunak aukeran
  • 2/3 egun adinaren arabera (2014koak 2, 2013koak 3) 
  • 17:00etatik 18:00etara bitartean
Igeriketa Eskolarra / Federatua (Eskola kirola) 2012an, 2011n, 2010ean eta 2009an jaioak
  • Astelehena, asteazkena eta ostirala
  • 18:00etatik 19:15etara bitartean
Parte-hartze igeriketa (lehiaketa gabekoa, osasuna eta jarduera fisikoa)
  • Asteartea eta Osteguna
  • 2008an eta aurrez jaioak
  • 20:00etatik 21:00etara bitartean
  • Egun bat edo bi (hau da, asteartea, osteguna edo biak)
Igeriketa Egokitua
  • Aurreko edozein atalen barne, baldintza berberetan
Master Igeriketa (helduak), 18 urte edo gehiago
  • Astelehena, asteazkena eta ostirala
  • 20:00etatik 21:00etara bitartean

Edozein zalantza edukiz gero jarri kontaktuan: 696 506 632 telefonoa, info@buruntzaldeaikt.eus helbide elektronikoa edo WhatsApp bidezko kontaktua 696 506 632 telefono zenbakian. Horrez gain, informazio gehiago eskuragarri https://www.buruntzaldeaikt.eus/2223izenematea.html#andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!