Erremontea

Erremonteko San Fermin txapelketako finala jokatuko da ostiralean, arratsaldeko 18:00tatik aurrera

Aiurri 2022ko uzt. 13a, 09:36

San Fermin Torneoko finalerako sei pilota aukeratu berri dituzte finalistek. Ansak eta Azpirozek Ezkurra-Juanenea bikotearen aurka lehiatuko dute, ikusmira handia sortu duen finalean. Galarretan izango da norgehiagoka arratsaldeko 18:00tatik aurrea.

Ansa ez zen gustura geratu aurkariek aukeratutako pilotekin. Juaneneak aitortu duenaren arabera: "Aukeratu ditugun pilotak okerrak dira. Egia da pilotak hartu ditugunean bote arraroak egin dituztela bi pilotek. Zabaleko sakea baliatu nahi dugu eta nire pilotakada biziarekin min egiten saiatuko naiz. Beren lekuetatik atera nahi ditugu".
 
Ansa eta Azpiroz pilota motelen bila irten ziren lehendabizi: "Bi pilota motelak dira eta bat biziagoa. Euren bi pilotak oso okerrak iruditu zaizkigu. Seguruenik Aritzek zabaletik atera nahiko du, ahalik eta min gehien egiten saiatzeko".
 
Ezkurrak eta Juaneneak argi adierazi dute estrategia nagusia: "Imanol momentu oso onean dago eta horregatik deseroso sentiarazi nahi dugu. Pilota okerragoarekin jokua nahasteko aukera gehiago ditugu. Hala ere, ez dira pilota biziak. Denetarik zegoen eta alde horretatik ez dugu kexarik".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!