"Errebeldiaz gozatu, ekin eta eraiki" lemapean egin zuten Buruntzaldeako topaketa feminista

Aiurri 2022ko uzt. 18a, 12:28

Buruntzaldeako neska* ugarik parte hartu zuten topaketa feministan. 09:30ean ekin zitzaion egunari, harrera ekitaldi batekin. 10:30ean Eta zu, zergatik zara lodifobo?  solasaldia egin zuten. Ondoren, identitate disidenteak eta hizkuntza feministaren tailerran parte hartzeko aukera egon zen. 14:30ean bazkaria egin zen, bingo musikatuaz lagunduta. Arratsaldean, Goiatz Salbador andoaindarrak kontzertua eskaini zuen, eta 19:30ean amaierako ekitaldia egin zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!