Bertsolaritza ardatz, ikerketa proiektu bat eta GRAL bat saritu nahi ditu Bertsozale elkarteak

Aiurri 2022ko uzt. 20a, 11:44

UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrarekin elkarlanean, bi ikerketa-deialdi egin ditu Bertsozalek, bi sari banatzeko asmoz: ikerketa-proiektu bat eta GRAL bat. Jakina, bertsolaritza ardatz izan behar dute biek ala biek. Urriaren 18ra arteko epea izango dute interesdunek beren proposamena bidaltzeko.

Antolatzaileek adierazi dutenez, Ikerketa Proiektu Saria oraindik gauzatu ez diren ikerketentzat da. Hala, epaimahaiak proposatutako egitasmo onena aukeratuko dute: irabazleak, urtebeteko epean gastazteko, 2.500 euroko diru-laguntza jasoko du. Bestalde, jada amaituta eta defentsa egina duten Gradu Amaierako Lanentzat da aipatutako bigarren saria: 2019-2020, 2020-2021 eta 2021-2022 ikasturteetan defentsa egina duten lanak onartuko dira. Poriektu irabazlearen ikertzaileak 600 euroko saria eskuratuko du.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, klikatu HEMEN GRAL sariari buruz jakiteko, eta, aldiz, HEMEN, Ikerketa Proiektu Sariaren berri edukitzeko. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!