Andoaingo azken gaua Goiburun pasa eta gero, Asteasun amaituko da Sokako udaleku ibiltaria

Jon Ander Ubeda 2022ko uzt. 22a, 09:21

Herriko 40 gaztetik gora udaleku ibiltarian parte hartzen ari da. Lau eguneko zeharkaldia da, eta gaur eguerdian amaituko da herriko plazan.

Azken gaua San Esteban-Goiburu auzoko frontoian igaro dute, eta bertan afaria prestatzen ari zirela Sokako hainbat lagun elkarrizketatu ditu Aiurrik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!