Ernioko gurutzearen 75. urteurrena

Aiurri 2022ko uzt. 22a, 10:40

Artxiboko irudia

Erniozaleak Kultur Elkarteak antolatuta, Ernioko gurutzearen 75. urteurrena ospatuko da hilaren 31n. Aurreskua dantzatuko dute Ernion, eta ondoren ospakizuna egingo dute Zelatunen. 

Goizeko 10:30ean Aurreskuarekin Agurra, ondoren, 11:00etatik 13.00etara pintxoak eta trikitixa 

Ekimenarekin elkarteak bere ibilbideari amaiera emango dio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!