Erremontea

Zarautz Erremonte Txapelketa jokatuko da datozen egunetan Aritzbatalde frontoian

Aiurri 2022ko uztailaren 28a

Zarautz Erremonte Txapelketa aurkeztu zuten atzo Zarauzko udalean. Frontoi txikiagoan jokatuko den txapelketa berritzailea izango da eta uztailaren 29an, 30ean eta 31n daude iragarrita partidak, Aritzbatalde frontoian, 17:30etan hasita. 

Zarautz Erremonte Txapelketa aurkeztu dute Zarauzko udalean. Frontoi txikiagoan jokatuko den txapelketa berria izango da eta uztailaren 29an, 30ean eta 31n daude iragarrita partidak Aritzbatalde frontoian, 17:30etan hasita. 

Hiru egunetan bi txapel egongo dira jokoan. Batetik A multzoko txapelketa nagusia izango da, erremontista onenekin, eta bestetik, B taldekoa. Bi multzoetan launa bikote ariko dira, finalera bina sailkatuko dira eta bikote txapeldun bana izango dira. 
 
A eta B multzoetan finalerdi bana jokatuko dira etzi, ostiralean. Beste bi finlaerdiak larunbatean, hilak 30ean jokatuko dira eta bi finalak uztailaren 31n.
 
Uztailaren 29an, A multzoan, Aldabe eta Barrenetxea IV, Ansa II eta Azpirozen aurka ariko dira. B multzoan, Zaldua-Martirena, Etxarri-Labakaren aurka.
 
Uztailaren 30ean, A multzoan, Urriza eta Zubirik, Ezkurra II eta Juanenearen aurka neurtuko dituzte indarrak. B multzoan berriz, Goikoetxea V-Odei, Loitegi-Apezetxearen aurka jardungo dira. 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!