Donostiako Klasikoa eskualdean barrena igaro da

Jon Ander Ubeda 2022ko uzt. 30a, 15:10

Wantyko Theo Delacroix eta Euskaltel Euskadiko Ibai Azurmendi igaro dira Kaletxikitik behera, Urnietarantz. Haiekin batera Boaro, Pedersen, Tusveld, Sanchez, Cabedo eta Jousseaume iheskideak. Caja Ruraleko Barrenetxea metro batzuk atzerago zihoan, aurreko mendateetan hainbat puntu metatu eta gero.

Atzetik tropela igaro da, Pogacarren UAEko kide batek bideratuta. Lasterketaren zati honetan korrikalari asko taldekideekin batera lasterka ari ziren. Besteak beste, Quick Step. Jumbo edo Euskaltel Euskadikoak. Pixka bat atzeratuta zetozen talde ezberdinetako “morroiak”, aurrealdean zeudenentzat bidoiak hartu eta tropelera gerturatu nahian.

Goi mailako lasterketa da Donostiako Klasikoa, maila goreneko kalifikazioa duena. Irteeran Alejandro Valverde omendu dute, eta ikustear da nor iristen den lehenik helmugara. Lasterketa gogortuko da Igeldoko pasabidean, helmugatik kilometro gutxiren faltan.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!