Nora Mendizabalen eta Itxaso Erasunen partida bikaina Bastidan, Master Laboral Kutxa Udako torneoan

Aiurri 2022ko abu. 4a, 09:01

Leire Garairen ordez aritu zen andoaindarra, atzokoan. Itxaso Erasun zizurkildarrarekin bikotea osatuz, eguneko partidaren protagonista izan ziren.

Hauxe da antolatzaileen kronika: “Gaurko jardunaldiari dagokionean, Nora Mendizabalek –Leire Garairen ordezkoa– eta Itxaso Erasunek jokatutako partida nabarmendu behar da. Gipuzkoarrek sekulako partida jokatu dute, gainera markagailuan atzetik aurrera eginda eta 18-22 irabazi diete orain arte partidarik galdu gabe ziren Amaia Aldai eta Andrea Capellani”.

Garaipenari esker, Erasun finalaurrekoetara sailkatu da. Ikustear da Garai edo Mendizabal izango duen lagun, hurrengo partidan.

Master Laboral Kutxa Udako torneoa

2022-08-03. Bastidako frontoia

Lehenengo partida:

Olatz Beitia - Uxue Oses 11

Madalen Etxegarai - Enara Gaminde 22

Bigarren partida:

Amaia Aldai - Andrea Capellan 18

Nora Mendizabal - Itxaso Erasun 22

Sailkapena:

  1. Amaia Aldai-Andrea Capellan
  2. Leire Garai-Itxaso Erasun
  3. Etxegarai-Gaminde
  4. Arrizabalaga-Oses
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!