Erremontea

Imanol Ansak Endika Barrenetxearen aurka jokatuko du buruz buru ostegunean

Aiurri 2022ko abuztuaren 23a

Buruz buruko partida garrantzitsua jokatuko da ostegunean Galarreta frontoian. Kutxabank Torneoa aurrera doa eta Ansak zein Barrenetxeak garaipena beharrezkoa dute. Norgehiagoka gogorra eta bizia aurreikusten da. 16:30ean hasiko dira partidak, binakakoarekin; estelarra horren ostean izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!