Martin Ugalde bekan parte hartzeko azken egunak

Aiurri 2022ko abu. 30a, 12:29

Martin Ugalde Orradreren ekarpena Euskal Herriari eta euskal kulturari, berak landutako eremuetako edozein kontuan hartuta” izango da 2022ko beka deialdian jorratu beharreko gaia. Lana irailaren 2ra arte aurkeztu ahal izango da.

Martin Ugalde kultur parkeak jakitera eman duenez, bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izanen da. Deialdira aurkezten denak argi adierazi beharko du zein euskarritan landuko duen emaitza, eta dokumentazioa horren araberakoa izango.

Proiektuak aztertzean, puntu hauek hartuko dira kontuan, besteak beste: azalpen testuaren kalitatea, informazioaren zehaztasuna, ikerketaren berritasuna, iturrien aberastasuna, azterketaren alde kualitatiboa…

Banaka nahiz taldean aurkez litezke parte hartzaileak. Proiektu bakoitzaren egileak honako hauek aurkeztu beharko ditu, posta elektronikoz atxikitako dokumentuan:

  1. Egilearen edo egileen curriculum laburra, orri banatan, egindako lanak aipatuz, baita harremanetan jartzeko helbide eta abarrak ere.
  2. Egin nahi den lanaren azalpena, 4-6 orri bitarteko luzerakoa, egoki iritzitako ezaugarriak zehaztuz.
  3. Idazlanaren edo gidoiaren lagina, 15-20 orrialde bitartekoa.

Informazio gehiago esteka honetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!