Eneko Beloki eta Unai Amiano txapeldun promesen mailan, Antiguako txapelketan

Aiurri 2022ko ira. 3a, 16:37

Andoaindarrak promesen mailan garaipen preziatua eskuratu du Amiano bikotearekin batera (22-9); hori gutxi balitz, Camino Agirre saria ere eman diote, norgehiagokak dotore jokatzeagatik.

Belokik beste pausu bat eman du gorenerako bidean. Partida onak eta ikusgarria jokatu ditu, seguru eta min handia eginez. Gainera, Amianorekin batera asko nabarmendu da bikotea txapelketan; atzelariak zein aurrelariak sari bana jaso dute eginiko txapelketa medio.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!