Gabirondo pentatloiko finalerako sailkatu da

Aiurri 2022ko ira. 5a, 10:31

Gabirondo eta Basozabal korrika (Argazkilaria: Mailo Oiarzabal, Uztarria aldizkaria)

Hamabi kirolarik hartu zuten parte Azpeitiako zezen plazan larunbatean jokatu zen Gizonezkoen V. Euskal Pentatloi Sariko finalerdian, eta seik lortu zuten irailaren 24ko finalerako txartela: Zaldua, Izeta VI.a, Gabirondo, Atutxa, Zelai IV.a eta Basozabal. Izeta VI.a, iazko txapelduna, batuko zaie finalean. Joseba Otaegi zizurkildarra sailkatzeko atarian geratu zen.

Hona sailkapena:

1.- Xabier Zaldua (12:12).

2.- Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a (12:22).

3.- Julen Gabirondo (13:21).

4.- Aitzol Atutxa (13:22).

5.- Ioritz Gisasola Zelai IV.a (13:27).

6.- Jokin Urretabizkaia Basozabal (13:32).

Joseba Otaegi (13:54) zizurkildarrak lan txukuna egin zuen, baina sailkatzeko atarian geratu zen.

Joseba Otaegi, 100 kiloko  harriarekin (Argazkilaria: Mailo Oiarzabal, Uztarria aldizkaria).

 

Bere atzetik geratu ziren Iñaki Errazkin (14:10), Aritz Irazabal (14:32), Beñat Amade (15:38), Julen Kañamares (15:40) eta Jon Gisasola Zelai V.a (16:15).

Honako bost probei egin behar izan zieten aurre guztiek ere:

- 100 kiloko bolari, hamar jasoaldi.

- Harri tiratzean, 400 kiloko harriarekin plaza bana.

- Aizkoran, kanaerdiko eta 45 ontzako enbor bana.

- 50 kiloko txingekin (hiru plaza).

- Korrika, kilometro bat (10 itzuli).

Probako kronika luzea eta argazki bilduma, Uztarria aldizkarian.  

Bestalde, ETB1k diferituko emanaldia eskaini zuen igande gauean, eta nahieran ikusgai dago saio osoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!