Andoain eta Berastegi arteko A-15 errepidea itxiko dute ostegun gauetik ostiralera bitarte

Aiurri 2022ko ira. 15a, 12:31

A-15 errepidea itxita egongo da Andoain eta Berastegi artean ostegun gauetik ostiralera bitarte. Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aglomeratua konpontzeko hainbat lan egingo dira, eta, horren ondorioz, errepidea moztuko da hilaren 15eko 21:00etatik hilaren 16ko 05:00etara Andoainerako noranzkoan, eta 22: 00etatik 06: 00etara Iruñerako noranzkoan. Aldundiak N-I errepidea gomendatzen du ibilgailu astunentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!