Saretik Aiztondo eta Buruntzako herritarrei deia egiten zaie Urriaren 8an Donostiara joateko

Aiurri 2022ko ira. 23a, 11:45
Artxiboko irudia

Sarek aurtengo jaialdi handiena eta mobilizazio handiena antolatu du Donostian, datorren urriaren 8an.  “Etxera bidea gertu!” lelopean egun osoko egitaraua antolatu du adin tarte guztientzat aproposa.

 

 

"Euskal presoak etxetik gero eta gertuago daudela eta herritarrok ere etxeratze prozesu hori gauza dadin gertu prest gaudela. Gertutasun hori aurrerapauso garrantzitsua dela adierazi nahi dugu eta eskerrak eman bide horretan aktibo izan diren pertsona guztiei" mezua helarazi nahi dute ospakizunaren bitartez. 

Ezarritako erronka amaitzeko; Izan Bidea dinamikaren baitan  3.127.
326km egiteko ezarritako erronkari amaiera emango diote egun horretan ere, azken
kilometroak Donostiako kaleetan eginaz eta, ondoren, manifestazioa izango da Ilunben.

 Hori hala, Gipuzkoako Sarek dei egiten die eskualdeko herritarrei  urriaren 8an goizetik Donostiara gerturatzeko, azken kilometroa egin, manifestazioan parte hartu eta Ilunbeko jaialdiaz gozatzeko.

 

Eguneko egitaraua:
11.00etan azken kilometroa Bulebarretik
12:00etan Manifestazio Koloretsua Pio XIIetik
Ondoren, ekitaldia Ilunben eta jaialdiaren hasiera:
Txosnen gunea, bazkaltzeko zerbitzua, haurrentzako gunea eta kontzertu eskaintza anitza
izango ditugu Ilunben arratsalde osoan zehar;
Taloak, bokatak, paella, kale animazioa...
Haurrentzako eskaintza Porrotx eta lagunen ikuskizunarekin, oreka jolasak, tirolina,
aurpegi margoketa... eta gehiago izango dituen gune iraunkor batekin.
Ilunbe barnealdean kontzertuen eskaintza 15:30etik aurrera hasiko da, Maddalen
Lujanbio, Amets Arzalluz eta Eñaut Elorrieta izango direlarik jaialdiari hasiera emango
diotenak.
Beste hainbat artista eta talderen ikuskizunaz ere gozatu ahal izango dugu: Belako,
Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari
(Hertzainak), Dupla, Andoni Oilokiegi, Trikidantz...
Jaialdirako sarrerak oraindik ere eskuragarri dituzue sare.eus web orrialdean
(sare.eus/urriak-8) eta eskualdean jaialdia amaierararte gozatu ahal izateko bueltarako
autobusak antolatu dira zenbait eskualde eta herrietan, beraz adi zuen herrietako
deialdiei. Aiztondorako autobusa goizaldeko 3:00tan irtengo da Ilunbetik eta Amasa-
Villabonan geldialdia egingo du. Izen ematea zabalik da Urriaren 4ra bitarte Iratzar
elkartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!