Astelehenean iraileko azken astelehenean, abiatuko da Egunean Behin lehiaketa ezagunaren 10. denboraldia.
Berriztuta eta itxuraldatuta dator berriena
Ohikoa baino tarte handiagoa hartu du Codesyntax enpresak denboraldi berria martxan jartzen. Maiatzean halaxe azaldu zuen asmoa Luistxo Fernandezek: "Hiru urte eta bederatzi denboraldi bete ditu udaberri honetan Egunean Behin joko eta aplikazioak, euskaraz mugikorrerako sortu den denborapasarik arrakastatsuenak. Tokatzen zitzaigun maiatz honetan 10. denboraldi bat egitea, eta babesle komertzialen interesa bagenuen horretarako; baina atseden pixkat luzexeagoa egingo dugu. Berrikuntza teknikoetarako erabiliko dugun eten baten ondoren, irailean itzuliko da Egunean Behin, berriztuta eta itxuraldatuta, 10. denboraldia hamarrekoa izateko intentzio osoarekin".
"Aspilla" baserriko saskia, Aiurrizaleen saria
“Aiurri” taldeko partaideen artean, astero, eskualdeko produktuen saskia zozkatuko da Irabazlea “Aiurri” taldeko partaideetako bat izango da, ez du zertan irabazlea izan behar. “Onena” ez, baizik eta hasieratik “parte hartzailea” saritzea erabaki duelako erredakzio batzordeak. Saria eskuratu nahi duenak aste osoko partidak jokatu beharko ditu, nahitaez. Irabazlea Aduna, Amasa-Villabona, Andoain, Asteasu, Larraul, Urnieta eta Zizurkil udalerrietan bizi, ikasi edo lan egiten duena izan daiteke.
Eskualdeko produktuak
Aiurrik tokiko produktuen aldeko apustua egin nahi du. Arruti gozotegiko kutxa eta Mizpiradi sagardotegiko saskia zozkatu dira aurreko bi denboraldietan. Zorte on!
Irailak 26-Abenduak 18 bitarte iraungo du Egunean Behin 10D denboraldiak
'Aiurri' taldean parte hartzeko aukera zabalik dago. Nola parte hartu?
- Egunean Behin APPa deskargatu behar da parte hartu ahal izateko.
- 'Aiurri' taldean parte hartzeko ESTEKA hauxe da.
- Taldera batu eta joka ezazu, animo.
Zer da Egunean Behin?