‘Ticket Bai Gipuzkoako baserrian’ hitzaldia, Zizurkilen

Aiurri 2022ko urr. 4a, 10:51

Gipuzkoako baserritar guztiei zuzenduta dagoen ‘Ticket Bai Gipuzkoako baserrian’ hitzaldi informatiboa eskainiko da datorren asteazkenean, urriak 5, Zizurkilgo Fraisoro eskolan. Gipuzkoako lehen sektorean Ticket Bai ogasun programak izango duen aplikazioari buruz hitz egingo da bertan. Hizlariak Foru Aldundiko adituak izango dira, eta hitzaldia ENBA Euskal Nekazarien Batasunak antolatu du.

Hitzaldia 11:00etan hasiko da, eta ordu bateko iraupena izango du; ondoren, galderak egiteko tartea eskainiko da. Bertara joateko ezinbestekoa izango da izena ematea, eta horretarako bi bide ireki dira: 943 650 123 telefonora deituz edo 943 652 004 telefonora whatsapp bat bidaliz, edo gipuzkoa@enba.eus helbidera mezu bat idatziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!